Maruja Lozano
Maruja Lozano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Teresa Lozano Soto |
Jaiotza | Ruzafa, 1935eko urriaren 4a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Torremolinos, 2022ko urriaren 4a (87 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Baldomero García Escobar (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
María Teresa Lozano Soto, artistikoki Maruja Lozano izenez ezaguna (Valentzia, 1935eko urriaren 4a – Torremolinos, 2022ko urriaren 4a) bolero eta kopla-kantari valentziarra izan zen.[1]
Biografia
aldatuMaría Teresa Lozano Soto, Maruja Lozano izenez ezagunagoa, Valentziako Ruzafa auzoan jaio zen, 1935eko urriaren 4an.
Baldomero García Escobar gitarra-jolearekin, Manolo Escobar abeslariaren anaiarekin, ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituen: Ana García Lozano kazetaria eta Javier.[2]
Lan ibilbidea
aldatu1961ean grabatu zuen lehen diskoa Belter diskoetxearekin. Hurrengo urtean "La luna y el toro"[3] kanta ezaguna grabatu zuen, eta hura interpretatu zuen lehen pertsona izan zen. Abesti ezagunenak, besteak beste, "La Luna y el toro", "No te vayas de Navarra",[4] "Calle Elvira", "Romance de Valentía", "Maldita abajo", "Luna de España", "Confesare", "Campanero jerezano" izan ziren. 80ko hamarkadan egin zituen azken grabazioak, eta, ondoren, erretiratu egin zen.
2022ko urriaren 4an hil zen Torremolinosko La Nogaleran zuen egoitzan.[5]
Aintzatespenak
aldatuHil baino bi egun lehenago, Pilar Boyerok Canal Extremadura Radion aurkezten zuen "Soy lo prohibido" saioak omenaldia egin zion bere ibilbidearen saio berezia eskainita.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «MARUJA LOZANO * BIOGRAFIA *» vuestraradio.foroactivo.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
- ↑ Hemeroteca ABC
- ↑ «Maruja Lozano (canciones en ".wav" ... escuchar y bajar)» www.miguel-a.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
- ↑ Maruja Lozano - No te vayas de Navarra. (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
- ↑ Pesar por el fallecimiento de Maruja Lozano. El Noticiero Digital 5 de octubre de 2022.
- ↑ Homenaje a Maruja Lozano. Canal Extremadura Radio 2 de octubre de 2022.