Akondia
Akondia / Arrikurutz | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 749 m |
Prominentzia | 55 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°03′00″N 2°27′58″W / 43.05°N 2.4661°W |
Mendikatea | Kalamuako mendilerroa |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Ixuatik |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Akondia, Arrikurutz edo Akondiagana Eibarren kokatuta dagoen mendia da, Kalamua mendigunearen zatia dena.[1]
Akondia izena bere magalean dagoen baserritik datorkio, Ixuan kokatutakoa.
Mendi hontara ondorengo igoera puntuetatik igo daiteke: Arrate, Eibar, Elgoibar, Ixua.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrikurutzeko landak historian zehar zenbait aldiz izan dira gudu-zelaiak. 1390ean Akondian Unzueta oinaztarrek Ibarguren ganbotarrak borrokatu zituzten. Ibargurendarrak, gudua ez ezik Joanes Ibargurengoa ere galdu zuten. Ganbotarrek 1420ean hartu zuten mendekua, eibartarren dorretxea errez. Urte bi geroago, berriro Akondian, Unzuetatarrek etsaiak mendean hartu zituzten.
Espainiako Gerra Zibilean borroka latzak gertatu ziren mendi honen inguruan, 1936 eta 1937 arteko neguan hain zuzen ere. Intxorta mendietan gertatu legez. Altxatutakoak tontorrean zeuden, gudariak, berriz, magalean.
Abiapuntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
Akondia (Mendikat)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |