Edukira joan

Braille

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pertsona bat Braille sistema irakurtzen. ⠏⠗⠑⠍⠊⠑⠗ irakur daiteke, premier, "lehena" frantsesez.

Braille sistema itsuentzat eginiko idazkera sistema da, irakurri eta idatzi ahal izan dezaten. Louis Braille frantziarrak sortu zuen 1821ean. Berez, sistema ortografikoaren moldaketa bat da, baina ohiko ortografian zentzumena bista bada, Braille sisteman irakurtzeko nozizeptoreak erabiltzen dira. Irakurtzeko, itsuak hatzak darabiltza: horregatik, letrak azaltzeko, erliebe duten puntuak erabiltzen dira.

Itsuen irakaskuntzan, erliebezko sinboloak erabiltzea aspalditik zetorren. Horrela, XV. mendean, Francisco Lucas espainiarrak erliebezko letradun sistema asmatu zuen. Antzekoak Europa osoan landu ziren: esaterako, Frantzian Valentin Haüy irakasleak antzeko bat asmatu zuen, kartoi-orri gainean erliebezko letrak sortuz: horietan oinarrituta, Braillek modu erabat berritzailea asmatu zuen. Abianpuntutzat, zeinu sortzaile izendatu zuen sei puntuko kaxatxoa asmatu zuen: hor, erliebezko puntuen konbinaketek ortografiako letra guztiak azaltzen zituzten [1].

Zeinu sortzailea.

Esaterako, ezkerreko lehen puntua bakarrik erliebean ageri bada, <a> letra da. Horrela, 63 konbinaketa egin daitezke, baina gero, horien arteko beste konbinaketek beste grafiak sortzen dituzte, hots, letra larriak, zenbakiak, e.a. Adibidez:

<a> xehea idazteko:

<A> larria idazteko, letra larriaren ikurra + <a> xehea:

Braille idazten

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Haurrei Braille irakasteko panpina.

Letrak eta zenbakiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste ikur batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazteko moduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Perkins makina iraultza izan zen itsuen munduan.

Urte askotan, idazteko modu egokiena oso xumea zen. Horretarako, puntzoi bat erabiltzen zen: paper lodi baten gainean erregeleta bat jartzen zen eta hor, koadrikuletan zeinuen sei zuloak markatuta zeuden. Erabiltzaileak erregeletaren laguntzaz, papera puntzoiaz zulatu behar zuen. Baina arazoak ez ziren hor bukatzen: testuak, hitzak, eskuinetik ezkerretara idatzi behar ziren, ispilu moduan, gero, papera itzuli ondoren, idatzia ondo irakurtzeko. Horrela, Perkins makinaren asmakizuna itsuentzako mesede izugarria izan zen: itxuraz, idazteko makina arrunta dirudi, baina sei tekla ditu soilik. Sei tekla horiekin, zeinu bakoitzaren zulo guztiak sor daitezke. Gaur egun, bestetik, informatikaren laguntzaz, Brailleren munduan benetako iraultza gertatu da. Ordenagailu moldatuekin, ahotsa ezagutzeko sistemekin eta beste aurrerapen askorekin, Brailleren erabilera erabat sinplifikatu da. Itsuentzako tresnak eta baliabideak sortzen dituen teknologiak tifloteknologia izena du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]