Edukira joan

Felice Gimondi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felice Gimondi

Bizitza
JaiotzaSedrina1942ko irailaren 29a
Herrialdea Italia
HeriotzaGiardini-Naxos2019ko abuztuaren 16a (76 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Bianchi-Piaggio 1973-1979
Salvarani 1965-1972
 
Pisua71 kilogramo
Altuera181 zentimetro

Felice Gimondi (Sedrina, 1942ko irailaren 29a Giardini-Naxos, 2019ko abuztuaren 16a) italiar txirrindularia izan zen.

Eddy Merckxen arerio nagusia izan zen 1960ko hamarraldian, eta, Italiako txirrindularirik onenetakoa izan den arren, Merckxen itzalean jardun zuen ibilbide profesional guztian. 1964an Etorkizuneko Itzulia irabazi ondoren egin zuen debuta txirrindulari profesionalen mailan, 1965ean, eta Frantziako Itzulia irabazi zuen urte hartan bertan. 1965etik 1978ra iraun zuen txirrindularitza profesionalean, eta 135 garaipen handi lortu zituen bitarte horretan. 1973an, garaipena lortu zuen Merckxen aurrean Munduko Errepideko Iraupen Txapelketan, eta garrantzi handiko garaipenak izan zituen Italiako Giroa (1967, 1969 eta 1976an) eta Espainiako Itzulia (1968an). Era berean, bi aldiz izan zen irabazle Lombardiako Itzulian (1966 eta 1968 urteetan), behin Paris-Roubaix lasterketan (1966), bi Paris-Bruselan (1966 eta 1976 urteetan) eta behin Milan-San Remon (1974). Maldan gorako ibilbideetako txirrindulari bikaina izan zen, eta erlojuaren kontrako probetan ere nabarmendu zen, esprintez gainera. Bere garaiko lasterketa klasikoetako txirrindulari onenetakoa izan zen.

1964

1965

1966

1967

1968

1969

1970

1971

1972

1973

1974

1975

1976

Emaitzak lastreketa nagusietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzuli Handia 1964 1965 1966 1967 1968 1969 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977 1978
Pink jersey Italiako Giroa 3. 5. 1. 3. 1. 2. 7. 8. 2. 3. 3. 1. 15. 11.
Yellow jersey Frantziako Tourra 1. 7. 4. 2. 6.
Red jersey Espainiako Vuelta 1.

Beste Itzuliak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzulia 1963 1964 1965 1966 1967 1968 1969 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977 1978
Paris-Niza 17. 11. 14.
Tirreno-Adriatiko 13. 10. 3. 14. 6. 8. 5. 7. 21.
Kataluniako Volta 2. 5. 1.
Romandiako Tourra 4. 10. 14. 1. 11. 16. 16. 6. 12. 4.
Suitzako Itzulia 8.

Klasikoak, Txapelketak eta Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lasterketa 1963 1964 1965 1966 1967 1968 1969 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977 1978
Milan-San Remo 41. 24. 4. 51. 61. 45. 2. 64. 3. 1. 52. 62. 58. 75.
E3 Harelbeke 20.
Gante-Wevelgem 37. 3. 10. 2.
Flandriako Tourra 10. 4. 50. 2. 12. 17. 41.
Paris-Roubaix 1. 20. 4. 8.
Flèche Brabançonne 30.
Amstel Gold Race 18.
Flèche Wallonne 2. 10. 27. 4.
Lieja-Bastogne-Lieja 24. 17. 7. 9.
Züricheko txapelketa 20.
Paris-Tours 83.
Lombardiako Giroa 1. 2. 7. 11. 2. 9. 3. 1. 11. 24.
Olinpiar Jokoak (errepide) X 33. X X X X
Munduko errepideko txapelketa 11. 29. 6. 3. 2. 10. 1. UT 16. 7. 11.
Italiako errepideko txapelketa 1. 2. 2. 1. 2.
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi, ez zuen amaitu

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Jacques Anquetil
Frantziako Tourraren irabazlea
1965
Ondorengoa
Lucien Aimar