Leire Narbaiza
Leire Narbaiza | |
---|---|
![]() (2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1968ko apirilaren 5a (56 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Eibar |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | iritzi-kazetaria, blogaria eta irakaslea |
Leire Narbaiza Arizmendi (Eibar, 1968ko apirilaren 5a) euskara irakaslea,[1] euskalgintzako militante, feminista, blogari eta hedabideetako iritzi-emailea da.[2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskoriatzako Irakasle eskolan egin zituen magisteritza ikasketak.
Euskaltegiko euskara irakaslea ofizioz, "Kalamuatik Txargainera" blogeko idazlea da Narbaiza, eta beste zenbait hedabidetan ere argitaratzen ditu iritziak, adibidez Argian, Gipuzkoako Hitzan eta Eta kitto! aldizkarian.
Youtuben euskara-irakaspenak umorez ematen dituen Marimaistra pertsonaia sortu du, Goienarekin batera. Euskalgintzako hainbat elkarte eta ekimenetan parte hartu izan du, Adorez eta atseginez mintegiko, Eibar.org, Badihardugu eta Eta Kitto elkarteetako kide.
Euskal Udalekuetako begirale izan zen Goñin, bederatzi urtez.
2008an Kalamuako parlamentua izeneko mahai-jokoa kaleratu zuten Eibar.org elkartekoek, Eibarko historiak eta bizimodua ezagutzeko oka-jokua. Leirek galderak prestatzen eta zuzenketa linguistikoa egiten hartu zuen parte.[3][4][5]
Durangoko zenbait euskaltzalek antolatzen duten Hitzez eta Ahotsez jendaurreko irakurraldian urtero parte hartzen du berak sortutako testua irakurriz.[6][7]
Errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2022: Omenaldia Eibarreko Sagardo egunean. [8]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Haur eta begiraleak Goñiko udalekuan, 1994
-
Axun Aierbe eta Leire Narbaiza
-
Eibar.org-en 10.urteurrenean
-
Kalamuako Parlamentua
-
Leire Narbaiza eta Imanol Trebiño
-
Eibar.org ikastaroa blogarientzat
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ahotsak | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
- ↑ «Leire Narbaiza» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-27).
- ↑ Sarasua, Asier. «Kalamuako parlamentua mahai-jokoa» Eibar.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-27).
- ↑ EibarOrg. «Badator Kalamuako Parlamentua» Eibar.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-27).
- ↑ Narbaiza, Leire. «Kalamuako Parlamentua» Eibar.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-27).
- ↑ «Lur gainean -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-27).
- ↑ CAYADO, NAHIKARI. (2021-05-04). «Hitzez eta ahotsez ekimenak irakurraldi girotua eskainiko du ostiral honetan Durangon» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-12-27).
- ↑ «Leire Narbaiza: “Topa egin dezagun euskararen alde: Eibarren euskara indartzeko, erabiltzeko… eta gure alde”» etakitto.eus 2022-09-30 (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Leire Narbaizaren bloga, Kalamuatik Txargainera
- Leire Narbaiza Twitterren: @Txargain
- Marimaistra, bideoak.
- Iritzi artikuluak Argian
- Iritzi artikuluak Berrian
- "Hamaika desio utopiarako" Ataramiñe
- Elkarrizketa UEUn
- Leire Narbaiza Durangoko Azoka 2011