Maripoxa Enea etxea
Itxura
Maripoxa Enea etxea | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Lezo |
Koordenatuak | 43°19′17″N 1°53′57″W / 43.32151°N 1.89912°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea - |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
EJren ondarea | 22 |
Maripoxa Enea edo Maripoxanea etxea Lezon dagoen XVI. mendeko eraikina da, Done Jakueren ibilbide kulturalak zeharkatzen duen Lezoko kale Nagusiko 6. zenbakian kokatzen dena[1].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi isurkiko estalkia dauka eta teilatu gailurra fatxada nagusiarekiko paraleloa da. Beheko solairua eta eta beste hiru ditu eta, azkenekoa ezik, harearrizko harlanduzkoa da etxea. Hirugarren solairua beranduago eraiki zen eta luzitutako harlangaitzezkoa da.
Beheko solairuan erdi puntuko arku itxura duten dobeladun bi sarbide ditu eta erdian burdin hesiz estalitako leiho kronopial bat. Sarbide zabalenean JHS siglak dauzka giltzarrian, sarbide estuan ikur astrolabikoak[2].
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plana. .
- ↑ (Ingelesez) «Lezo: ondarea eta hiri garapena. Lezoko historia urratsez urrats 5» Issuu (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).
- ↑ «Maripoxa Enea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).